XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutriku Herri honetan, Aritzeta, dorre edo landetxetik hasiko zen bizitza erlijiosoa eraikitzen, oraingo honetan jaun batzuen bitartez: Joan Otxoa eta Berriatua batxilerraren eta honen emazte Katalin de la Plazaren bitartez (5) Fundazioaren eskriturak dioenez, Katalina izan zen San Agustinen erregelaren arabera monastegi hori fundatzeko gotzaiari eskatu ziona. Ik. Mutrikuko agustindar lekaimeen Artxiboko karpetan 1. zenbakia.

Hauek, san Frantziskoren erregela bizi-arautzat har zezaten bost gazteri dotea ematea erabaki zuten.

Otxoa jaunak hori ikusteko ditxarik ez zuen izan, Jaunak lehenago eraman zuelako, baina bere emazteak eramango zuen arazo hori aurrera.

Tolosan aurkeztu zitzaion Iruineko apezpiku Antonio Manrique Valenciari, hau Gipuzkoan pastoraltza bisitan zebilela.

Proposamena san Agustinen erregelara bideratu zen Iruineko apezpikuaren eritziari jarraituz (6) Fundazioaren eskrituraren arabera abenduaren 3an izango zen.

Bakoitzak bere erantzukizuna hartu zuen asmo hori aurrera atera zedin: apezpikuak Mendaroko agustindarren komentutik monja profesa bat ekarriko zuen komunitate jaio berria sendotu eta gogoberotua izan zedin eta Katalin andereak Aritzetako dorrea monastegi bihurtzeko agindua emango zuen, Alkiza apezpikuaren bisitariaren agintapean.

Hiru neska, Grazia Abaliz, Katalin Askartza eta Maria Askartzak Madalen Altzolarekin (hau zen Mendarotik etorria) erlijiosa bizitzaren bide luzea ireki zuten Mutrikun.

1576ko abenduaren seia zen (7) Honi buruz probetxuz ikus daiteke, .

Baina komentuak toki hobea merezi zuen.

Herritik urruti samar zegoen.